Argazkigintza harribitxiei lotuta lehenengo aldiz
XXX. Mineralogia eta Paleontologiaren Asteak badakar berrikuntzarik aurten. Lehenengo aldiz, argazki lehiaketa egingo da astearen barruan. Mineralak eta fosilak gai hartuta, azokan argazkiak atera beharko dituzte parte hartzaileek. Haurrak, 16 urtera a...
Lehiaketarekin lotuta, makro argazki tailerra ere eskainiko du Aitor Sopelana adituak. Ikastaroak azokan bertan izango dira, larunbatean 11:00etan eta 17:00etan eta igandean, 11:00etan. Sopelanak makroargazkigintzaren oinarriak azalduko ditu. Izena tailerrean bertan eman daiteke, eta nahikoa da argazki kamera edo mugikorrarekin gerturatzea.