Mineralogia eta Paleontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten
Ohi bezala asteburuan egingo da mineral, fosil eta harribitxien azoka Ederrena pilotalekuan. Lehenengo aldiz argazki lehiaketa eta makro argazki tailerra egingo diraUrretxuko Mineralogia eta Pa- leontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten. Pasa den...
Ohi bezala asteburuan egingo da mineral, fosil eta harribitxien azoka Ederrena pilotalekuan. Lehenengo aldiz argazki lehiaketa eta makro argazki tailerra egingo dira
Urretxuko Mineralogia eta Pa- leontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten. Pasa den astelehenean hasi eta datorren igandera bitartean mineralak, fosilak eta harribitxiak ardatz izango dituzten makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da aurten ere.Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astearen arima mineral, fosil eta harribitxien feria izan ohi da. Gaian adituak direnentzako topagune bihurtu da azken urteetan azoka, euren piezak salerosteko eta trukatzeko plaza izaten baita Urretxukoa. Aurten hilaren 3tik 5era gauzatuko da, bihartik igandera, Ederrena pilotalekuan.
Javier Aguado Mineralogia eta Paleontologia Astearen kolaboratzaileak esan duenez, urtero bezala, 30 bat postu jarriko dituzte pilotalekuan. «Erakusketariak Euskal Herritik, Espainiatik eta Frantziatik etorriko dira», Aguadok zehaztutakoaren arabera. Horiez gain, «badakigu Galiziatik edo Espainiako hegoaldetik etorriko diren bisitariak izango ditugula. Azokan zer dagoen ikustera etorriko dira, baina baita euren azkeneko aurkikuntzetako piezak erakutsi edo salerostera ere», dio Aguadok.
Azokaren oinarriak bera izaten jarraitzen du azken 30 urte hauetan. «Azoka mineral, fosil eta harribitxiak salerosi eta trukatzeko helburuarekin jaio zen, eta horrek bere horretan dirau. Gainontzeko guztia osagarria da», zehaztu nahi izan du Aguadok.
Handituz doan ekimena
Dena den, ukaezina da azoka bera eta Mineralogia eta Paleontologia Astea urtetik urtera haziz joan diren ekimenak direla. Azokaren osagarri pilotalekuan bertan harribitxiak nola lantzen diren ikusteko ikastaroak eskainiko dituzte Gironako Josep M. Serranok eta Montse Baguek. Ostiralean 18:00etatik 19:00etara; eta larunbatean eta igandean goizez eta arratsaldez.
Azokaren inguruan baina, ekintza ugari antolatzen dituzte Urretxun. Esaterako, Urrelur museoan doako bisita gidatuak eskaintzen dituzte aste guztian zehar. Bihar arte taldeentzako bisita gidatuak antolatu dituzte. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik txanda hartzea. Larunbatean eta igandean hiru bisita gidatu izango dira: 12:30ean, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz).
Urretxuko udaletxeko Portaloian, Amalur izeneko beste erakusketa bat izango da ikusgai. Elgoibarko Javier Vargas eta Javier Aguado beraren bildumako piezek osatutako erakusketa da hauxe. Elementu mineralak eta fosilak nahastuz, lurraren erraiak azalduko dira denboran zehar bidaia bat eginez.
Aguadok azpimarratutakoen artean, Elgoibarko Leizarte taldekoek aurkitu zuten erromatarren garaiko aitzur baten kopia izango da ikusgai erakusketan, baita bi hartzen hezurdurak ere.
Haurrentzako ekintzak
Haurrentzako hainbat ekintza ere biltzen ditu Mineralogia eta Paleontologia Asteak. Gaur bertan, esaterako, Maite Franco ipuin kontalariak Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak kontatuko dizkie 3 eta 6 urte bitarteko haurrei. Urrelur museoan izango da, 17:00etan hasita. Leku muga dela eta aldez aurretik gonbidapenak hartzea beharrezkoa da.
Amaitzeko, urtero bezala Urrelur Mineralogia eta Paleontologia parkea ere egongo da ostiraletik igandera bitartean haurren gozagarri. Iparragirre plazako karpan historiaurreko pin- turak egiteko, urre bilatzaile bihurtzeko edo meategian harribitxiak bilatzeko aukera izango dute haurrek. Parkea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, ostiraletik igandera.