Auto batek istripua izan zuen igandean Barrenkalen
URRETXU // Auto gidari batek istripua izan zuen larunbat gauean Barrenkalen. Gehiegizko abiaduran zihoan eta kale bukaeran zeuden bi zuhaitz bota zituen, baita errepidea eta espaloia bereizten zituen hesia ere. Ondoren, aparkatuta zegoen auto baten kon...
URRETXU // Auto gidari batek istripua izan zuen larunbat gauean Barrenkalen. Gehiegizko abiaduran zihoan eta kale bukaeran zeuden bi zuhaitz bota zituen, baita errepidea eta espaloia bereizten zituen hesia ere. Ondoren, aparkatuta zegoen auto baten kontra jo zuen eta auto hori txikituta gelditu zen. Bizilagunak oso haserre ageri dira. Izan ere, Barrenkalen autoak azkarregi joaten direla diote.