Dantzarako grina baserrietara eraman dute
Lurra dantza taldekoak baserriz baserri aritu ziren larunbatean. Hotza eta elurra gainditu, eta baserritarrengana gerturatu ziren beren dantzekin giroa alaitzera. Larunbatean, ekintza desberdinak gauzatu ziren, desfile eta tailerrak tarteko, eta iluntz...
Lurra dantza taldekoak baserriz baserri aritu ziren larunbatean. Hotza eta elurra gainditu, eta baserritarrengana gerturatu ziren beren dantzekin giroa alaitzera. Larunbatean, ekintza desberdinak gauzatu ziren, desfile eta tailerrak tarteko, eta iluntzean Ederrena pilotalekuan elkartu ziren mozorro festarekin jarraitzeko. Inauteriei musika jarriz amaitu zuten.