Osasun eta memoria tailerrak antolatu dituzte adinekoentzat
Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen sailak osasun eta memoria tailerrak antolatu ditu adineko bizilagunentzat.Asteazken arratsaldetan osasun eta ongizate teknikak irakatsiko dituzte. Ikastaro honetan parte hartzaileek erlaxazio teknikak landuko dituzte, b...
Asteazken arratsaldetan osasun eta ongizate teknikak irakatsiko dituzte. Ikastaro honetan parte hartzaileek erlaxazio teknikak landuko dituzte, besteak beste. Tailer hau apirilaren 18an hasiko da eta ekainaren 20an bukatu.
Ostiral goizetarako, berriz, memoria tailerra antolatu dute. Ikastaro hau jubilatu berri diren herritarrentzat prestatu dute, bereziki. Ikastaro honen izenburua Elkarrekin gogoratzen da. Atzoko Urretxu nolakoa zen gogoratzeko eta ezagutzeko balioko du. Aldi berean, psikoestimulazioa eta memoria landuko dituzte.
Tailer hau hilaren 20an hasiko da eta ekainaren 22an bukatu. Saioak 10:00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Tailer hauetan parte hartzeko lekuak mugatuak dira. Interesa duten pertsonek Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen sailaren bulegoetan eman behar dute izena. Hilaren 13a da horretarako azken eguna.
Gainontzeko tailerrak
Bi ikastaro hauek Aterpe jubilatuen egoitzako eskaintza osatuko dute. Egun, ikastaro batean memoria lantzen ari dira eta beste batean, psikomotrizitatea. Hirugarren talde bat aldizkaria egiteaz arduratzen da.