'Shopping Night' festa antolatu dute BiTarteaneko merkatariek
Urretxu eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak Shopping Night festa antolatu du gaurko. 20:00etatik 23:00etara dendak zabalik egongo dira eta hiru ordu horietan txu-txu trena bi herrietako kaleetan ibiliko da. Gainera, dendetan tailerrak, luntxa...
Elkartekoak ez diren hainbat merkatarik ere parte hartuko dute. 32k, guztira: ME Cuadrado, Douglas, Quo, Elisabeth, Idoia, Ureder, Stylo eta Itxura apaindegiak, Josune, Buen Bokado, Fernando Salegi, Belarzain eta Lanbroa janari dendak, Argiki argi denda, Julita mertzeria, Alex, Interesport eta Bidegorri kirol dendak, Titare lentzeria, Goilore eta Muskari lora dendak, Mentxu&Jone eta Baby haurrentzako arropa dendak, Ur, Natalietta, Marai&NKN, Zoila, Boca Boca, Aginaga eta Naif arropa-dendak eta Txiki eta Oskarbi zapata dendak.
Festa hau iaz antolatu zen lehenengoz. Aurtengo berrikuntza nagusia txu-txu trena da. Trena Euskadi plazatik irtengo da eta herritarrak dendaz denda eramango ditu. Legazpi, Iparragirre, Bidezar, Areizaga-Kalebarren, Labeaga 1, Labeaga 58, Ipeñarrieta, geltokietako plaza, Secundino Esnaola eta Eliz Kalen egingo ditu geldialdiak.
BiTartean elkartearen festa honen helburua herritarrei erosketa esperientzia berri bat eta ekintza erakargarri bat eskaintzea da.