Zumarragako Telleria enpresak Irimoren lursaila erosi behar du
Zumarragako industrialdeko Telleria enpresa, 2001ean itxi zen Irimo erreminta enpresaren lursailera joango da. Lau urte barru bertan egotea espero da. Telleria tailer mekanikoa 1976an sortu zen eta 40 langile inguru ditu. Automobilgintza, zentral hidro...
Irimo, Urretxuko enpresa garrantzitsuena zen. Bere erremintek mundu mailako ospea zuten eta 500 langile inguru izatera heldu zen. Baina mende hasieran multinazional batek erosi zuen eta Urretxuko lantegia itxi egin zuen.
Udala, bitartekari
Telleriak bere langileak pabiloi ezberdinetan ditu eta bateratu egin nahi ditu. Irimoko lursaila egokia iruditu zitzaien. Lursail hau banku batena da eta Urretxuko Udalak bitartekari lana egin du. Telleriak lursaila erosi, garbitu, pabiloiak bota eta berriak egingo ditu lau urteko epean.
Jon Luqui alkatea oso gustura ageri da. «Eremu hori balioan jartzeko lan egiten ari gara eta Telleriaren atzetik beste batzuk etortzea espero dugu».