Goierrik garaipena lortu du EBA saskibaloi ligako lehen partidan
EBA saskibaloi ligako taldeek denboraldiko lehen partida jokatu dute asteburu honetan. Goierriko bi talde daude liga honetan: Urretxu eta Zumarragako Goierri-Iparragirre 2020 eta Ordizia-Basoa banaketak. Urretxu eta Zumarragakoek irabazi egin dute eta ...
Goierri aurten igo da EBA ligara. Duela urte batzuk ere liga honetan jokatu zuen, baina tokia erosita. Oraingoan kirol merituei esker igo da eta hasiera ezin hobea eman dio ibilbide berriari. Izan ere, 100 eta 83 irabazi zion larunbatean Kantabriako Solares taldeari. Goierritarrek azken laurdena bost puntuko aldearekin hasi zuten eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Aitor de Miguelek 42 puntu egin zituen. 45. puntuko balorazioa lortu zuen: EBA ligako jokalari guztien artean, onena.
Ordizia-Basoa banaketak taldeak, berriz, 68 eta 56 galdu zuen Valle de Egues talde nafarraren aurka.