San Bartolome eguna dute gaur Zegaman. Agintarien soka dantza egin dute eguerdian.
Agintarien soka dantza egin dute eguerdian, Jon Izagirre alkatea sokaren buruan zela. / Maialen Igartua
San Bartolome eguna ospatzen ari dira gaur Zegaman, eta eguerdian soka dantza egin dute udaleko agintariek. Jon Izagirre alkatea joan da sokaren aurreko muturrean, aginte makilarekin. Tobera musika eskolako txistulariek eta dantzariek lagundu diete, eta amaitutakoan arin-arin eta fandango bana dantzatu dituzte.
Ondoren, iazko San Bartolome egunaz geroztik jaiotako haurrei ongi etorria egin diete. “Ongi etorri gure aapira” idatzia duen zapia jarri diete haurrei udaleko ordezkariek, eta ondoren aurreskua dantzatu diete Toberako dantzariek.
Hauek izan dira ekitaldian parte hartu duten haurrak, haien gurasoekin:
- Ekaitz Antia Labaka
- Ilargi Azurmendi Ferreira
- Nere Encinas Prieto
- Hodei Garayar Ormazabal
- Nura Muñoa Zendoia
- Oneka Azurmendi Zubeldia
- Illart Mendizabal Centol
- Rayen Fakhar El Omayry
- Arai Osinalde Gonzalez
- Amaiur Garaiar Apezetxea
- Inhar Azurmendi Zunzunegi
- Nikole Izarra Aramendi
- Anitz Alustiza Gereñu
- Kattalin Arizkorreta Inza
- Adriana Anamaria Orha
Arratsaldean, apar festa eta federatuen pilota partidak izango dituzte Zegaman. Iluntzean, berriz, kantu poteoa, gazte afaria eta Oihan Vegaren DJ saioa.
Ikusi hemen egitarau osoa.