Hemen da Cava Festa
Hilaren 27a eta 28an egingo dute, Zegamako pilotalekuan. Bost upategitako zortzi cava dastatu ahal izango dira. Lehenengo aldiz, Nafarroan egindako cava bat egongo daZegamako Udalak eta herriko elkarteek Cava Festaren laugarren edizioa antolatu dute hi...
Hilaren 27a eta 28an egingo dute, Zegamako pilotalekuan. Bost upategitako zortzi cava dastatu ahal izango dira. Lehenengo aldiz, Nafarroan egindako cava bat egongo da
Zegamako Udalak eta herriko elkarteek Cava Festaren laugarren edizioa antolatu dute hilaren 27 eta 28rako. Zegama Kataluniako Sant Sadurni d’Anoia herriarekin anaituta dago eta ekitaldi honen helburua kalitatezko cavak ezagutzera ematea da. Beste xede bat goierritarren arteko harremana eta herri ekimena sendotzea da.Aurten bost upategitako zortzi cava dastatzeko aukera egongo da. Lehenengo aldiz Nafarroako cava dastatu ahal izango da: Mendabia herrian egiten duten Maninegros etxeko Gran Superbiola brut nature cava, hain zuzen ere.
Hilaren 27an eta 28an dastatu ahal izango diran gainontzeko zazpi cavak hauek dira: Oliver Viticultors etxeko brut nature bat eta brut nature erreserba, Llopart etxeko brut nature erreserba eta brut nature gorria, Blancher etxeko Capdevilla Pujol nature erreserba eta nature erreserba handia eta Raventos upategiko Raventos i Blanc Liherev.
Cava botilak eta kopak salduko dituzte. Gainera, bertan afaltzeko aukera egongo da.
Adituak
Zegamara aipatutako upategi guztietako adituak etorriko dira. Dastaketa bat antolatuko dute festan parte hartuko dutenek cavak ezberdintzen ikasi dezaten eta cavaren historia azalduko dute, besteak beste.
Gainera, autobus bereziak jarriko dituzte Zegamatik Beasainera itzultzeko. Gauerdian eta 01:55ean aterako dira Zegamatik.
Festa herriko pilotalekuan egingo dute. Ateak 20:00etan irekiko dituzte eta 01:00etan itxi, bai larunbatean eta bai igandean.
Cava Festa Zegamako Udalak eta Amezti, Tartalo, Karraztarro, Gazte Herexa eta Elkartu Nahi elkarteek, Orkatz abesbatzak eta jubilatuen elkarteak antolatu dute.