Cava Festa egingo dute asteburuan Zegaman
ZEGAMA // Larunbatean eta igandean Cava Festa egingo dute Zegamako pilotalekuan. Larunbatean, dastaketa egingo dute 19:30ean, eta 20:00etatik 01:00etara izango da festa. Zortzi cava dastatu eta erosteko aukera egongo da. Afariak ere emango dituzte. Gai...
ZEGAMA // Larunbatean eta igandean Cava Festa egingo dute Zegamako pilotalekuan. Larunbatean, dastaketa egingo dute 19:30ean, eta 20:00etatik 01:00etara izango da festa. Zortzi cava dastatu eta erosteko aukera egongo da. Afariak ere emango dituzte. Gainera, autobusak jarriko dituzte Zegamatik Beasainera itzultzeko: gauerdian eta 01:55ean irtengo dira.