Cava Festa ospatu dute asteburuan Zegaman
ZEGAMA // Ostiralean eta larunbatean Cava Festa ospatu zuten Zegamako pilotalekuan. Zortzi cava dastatzeko eta erosteko, eta afaltzeko aukera egon zen. Aurtengo festa ere oso arrakastatsua izan da. Larunbatean, inoiz baino jende gehiago elkartu zen. As...
ZEGAMA // Ostiralean eta larunbatean Cava Festa ospatu zuten Zegamako pilotalekuan. Zortzi cava dastatzeko eta erosteko, eta afaltzeko aukera egon zen. Aurtengo festa ere oso arrakastatsua izan da. Larunbatean, inoiz baino jende gehiago elkartu zen. Asko, inguruko herrietakoak ziren. Bi txandatan afaldu behar izan zuten jende asko elkartu zelako.