Etxeberriak eta Malkorrak irabazi dute Zegamako mus kanporaketa
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Zegamako Tartaloetxe elkartean. Parte hartu zuten bikote guztien artean, Ioritz Etxeberria eta Luis Malkorra izan ziren garaile. Finalean aurkari izan zituzten Aitor eta Jon Arakama ere, hurrengo faserako sailkatu dira. Horrenbestez, bi bikote horiek izango dira Zegamako ordezkariak, otsailaren 24an Bergaran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketan.