Zegama-Aizkorriko dortsalak ostiralean zozkatuko dituzte
Ostiral honetan, 18:00etan, Zegama-Aizkorri maratoiko eta kilometro bertikaleko dortsalak zozkatuko dituzte udaletxean.Bi lasterketa horiek maiatzaren 25ean eta 27an izango dira.Maratoian 8.600 lagunek eman dute izena eta 225 dortsal zozkatuko dituzte....
Maratoian 8.600 lagunek eman dute izena eta 225 dortsal zozkatuko dituzte. Kilometro bertikalean 800 lagunek eman dute izena eta 200 dortsal zozkatuko dituzte. Iazko jende kopuru berberak eman du izena, gutxi gorabehera.
Izena eman dutenen artean ia 50 herrialdetako jendea dago. Horien artean, Filipinar Uharteetako, Israelgo, Zeelanda Berriko, Australiako, Argentinako eta Costa Ricako jendea dago. Aipatzekoa da, bestalde, kataluniarrak gipuzkoarrak bezainbeste direla.