Jon Arakamak hiru domina lortu ditu pista estalian
ZEGAMA // Jon Arakama txirrindulari zegamarrak emaitza bikainak lortu ditu asteburuan, Tafallan (Nafarroa) jokatutako Pista Estaliko Espainiako Txapelketan. Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bi jantzi ditu, junior mailan. Zilarrezkoak banakako pr...
ZEGAMA // Jon Arakama txirrindulari zegamarrak emaitza bikainak lortu ditu asteburuan, Tafallan (Nafarroa) jokatutako Pista Estaliko Espainiako Txapelketan. Urrezko domina bat eta zilarrezko beste bi jantzi ditu, junior mailan. Zilarrezkoak banakako probetan lortu ditu Arakamak, jazarpen proban nahiz kanporaketakoan. Taldekakoan, berriz, urrezkoa lortu du, Euskal Selekzioarekin.