Txori kantuak ezagutzeko irteera antolatu du Anduetzak
Larunbatean egingo dute, 10:00etan. Azalpenak Mikel Olano adituak emango ditu. Ibilaldia hasi aurretik, txorien argazkiak ikusiko dituzteZegamako Anduetza parketxeak inguruko txoriak eta horien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du larunbaterako. Pa...
Larunbatean egingo dute, 10:00etan. Azalpenak Mikel Olano adituak emango ditu. Ibilaldia hasi aurretik, txorien argazkiak ikusiko dituzte
Zegamako Anduetza parketxeak inguruko txoriak eta horien kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du larunbaterako. Parte hartzaileak 10:00etan elkartuko dira eta Mikel Olano aditua izango dute gidari.Olanok entzumena lantzeak natura hobeto ezagutzeko orduan duen garrantzia azalduko du. Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ibilaldi hori adin eta ezaguera maila guztikoei zuzendua dago.
Saioak bi ordu inguruko iraupena izango du. 10:00etan aurkezpena egingo dute, parketxean bertan: txorien argazkiak erakutsiko dituzte pantaila handi batean eta haien kantuak entzuteko aukera egongo da. Ondoren, ibilaldia egingo dute. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.
Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, 943 80 21 87 zenbakira dei dezakete edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Pertsona bakoitzak 5 euro ordaindu behar du.