Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako Tobera musika eta dantza eskolak elkartrukea eta Dantzari Txiki eguna egingo ditu hurrengo egunetan.Dantzari Txiki eguna igande honetan izango da, Zegaman. 11:30ean hasiko da eta 14:00etan amaitu. Toberako ikasleeki...
Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako Tobera musika eta dantza eskolak elkartrukea eta Dantzari Txiki eguna egingo ditu hurrengo egunetan.
Dantzari Txiki eguna igande honetan izango da, Zegaman. 11:30ean hasiko da eta 14:00etan amaitu. Toberako ikasleekin batera, Beasaingo Aurtzako taldekoek eta Lazkaoko Oin Arin taldekoek parte hartuko dute. Guztira, 135 dantzari eta musikari elkartuko dira.
Bestalde, astelehenean aurtengo elkartrukearen lehenengo saioa egingo dute Zegaman. Asparrenako musika eskolako ikasleak izango dituzte bisitari. 18:30ean kontzertua egingo dute Aitxuri ikastetxeko gimnasioan. Kontzertuaren amaieran merienda egingo dute. Asparrena Arabako udalerri bat da.
Kontzertuko abestiak
Musika ikasleek
Xoxuak,
Beti eskamak kentzen, Aitorren hizkuntz zaharra, Txoria txori, Piratas del Caribe, Andre Madalen, Iluntzean eta
Moon river joko dituzte, besteak beste.
Inguruko herrietako ikasleentzat bertaratzea errazagoa izan dadin, Toberak autobus zerbitzua jarriko du. 17:50ean irtengo da Segurako plazatik. Irakasle bat joango da ikasleekin. Itzulera ere irakaslearekin egingo dute, 20:45ean. Toberako ikasleak maiatzaren 20an joango dira Araiara.