Zegamako Olaran auzoan festak antolatu dituzte, lehenengoz. Ekitaldiak gaur eta bihar izango dira.Gaur, 19:00etan, suziria piztuko dute eta pregoia irakurri. Gainera, Ugatxako uraren jaitsiera egingo dute. Ondoren, buruhandiek kalejira egingo dute Tobe...
Zegamako musikariek osatutako Belack taldea.
Zegamako Olaran auzoan festak antolatu dituzte, lehenengoz. Jaietako ekitaldi guztiak, gaur eta bihar artean izango dira.
Gaur, 19:00etan, suziria piztuko dute eta pregoia irakurri. Gainera, Ugatxako uraren jaitsiera egingo dute. Ondoren, buruhandiek kalejira egingo dute Tobera eta Txindata musika eskolako haurrekin eta Xabier Arakamaren laguntzarekin.
Aitor Mendiluze eta Unai Agirre.
19:30etik 20:30era sagardo dastaketa egongo da, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 20:30ean, berriz, patata tortila eta sagardoa dastatuko dituzte. Gaurko antolatutako ekitaldiekin bukatzeko, 23:00etan Belack taldeak joko du.
Bihar, 10:00etan, txistulariek goiz eresia egingo dute, 10:30ean txangoa eta 12:00etan hamaiketakoa. 13:00etan herri kirol lehiaketa egongo da, auzotarren eskutik. 14:30ean Olarango bizilagunek bazkaria egingo dute. Bazkaria Iñaki Larrañaga, Agustin Elortza eta Peio Urdangarin trikitilariek girotuko dute.
18:00etan jolasak egongo dira eta jubilatuen elkartean Jose Luis Arrizabalagaren argazkiak ikusi ahal izango dira. 19:30ean buruhandiek eta Jo Motel txarangak kalejira egingo dute, 20:30ean txorizo ogitartekoak banatuko dituzte txosnan, 22:30ean zezensuzkoa aterako da eta 23:30ean Fan&Go taldeak joko du. Igandean, 11:30ean, auzoa garbituko dute.