San Adriango indusketa arkeologikoa bisitatzeko aukera
Hilaren 21ean eta 28an San Adriango indusketa arkeologikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.San Adriango igarobidea gizateriaren ondarea da eta arkeologoek azken aurkikuntzen berri emango dute. Horretaz gain, igarobidearen historia azalduk...
San Adriango igarobidea gizateriaren ondarea da eta arkeologoek azken aurkikuntzen berri emango dute. Horretaz gain, igarobidearen historia azalduko dute: historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekua, kontrabandisten kondairak…
Parte hartzaileak Aldaola aparkalekuan elkartuko dira (Otzaurtetik abiatuta, lau kilometrora). 10:00etan irtengo dira Aldaolatik. Adin guztietako pertsonei zuzendutako ekintza da. Pertsona bakoitzak 5 euro ordainduko du. Linterna eramatea gomendagarria da.
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, 943 80 21 87 telefono zenbakira deitu behar da edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora idatzi. Ibilaldi gidatu hau Anduetza parketxeak antolatu du.