Arkaitz Egaña eta Edurne Burutaran ehiztariak omenduko dituzte. Arretxeko zelaian erakustaldiak egongo dira. Haurrentzako puzgarriak ere egongo dira
Bihar Zegamako 4. ehiza eta natura azoka egingo dute. 35 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute eta ekitaldi ugari egongo dira.
10:30etik 11:15era arku tiro erakustaldia egongo da, 11:30etik 12:30era Ertzaintzaren txakurrek erreskate erakustaldia egingo dute, 12:30etik 13:30era plater tiraketa egongo da eta 13:30etik 14:30era ehiza txakurrek erakustaldia egingo dute. Ekitaldi hauek Arretxeko zelaian izango dira.
13:00etan, pilotalekuan, Arkaitz Egaña eta Edurne Burutaran omenduko dituzte. Gainera, txakur asko ikusteko aukera egongo da. Galtzear dauden arrazetako txakurrak ekarrizko dituzte. Horretaz gain, falkoneria erakustaldia eta simulatzailea egongo dira. Azken hau Aitxuri ikastetxean egongo da. Postuei dagokienez, Zegamara gerturatzen direnek armak, arropa, oinetakoak, 4?4 ibilgailuak, atoiak eta pentsua erosteko aukera edukiko dute.
Zegaman ehizarako zaletasun handia dago eta azokara gero eta jende gehiago etortzen da. Estatuko herrialde ezberdinetako jende asko etortzen da. Feria honek Karraztarro ehiza elkarteak urtean zehar egiten duen lana plazaratzeko balio du.
Dena den, azoka hau ez dago ehiztariei bakarrik zuzendua. Familia girokoa da. Hala, haurrentzako puzgarriak eta ekintzak ere egongo dira.