Larunbat honetan San Adrian igarobideko bitxiak ikusteko azken aukera izango da. Bisita gidatuan indusketa arkeologikoen kanpainan azaldutakoak erakutsiko dituzte. Historiaurreko lepoko bat azaldu da, besteak beste.Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkaleku...
Larunbat honetan San Adrian igarobideko bitxiak ikusteko azken aukera izango da. Bisita gidatuan indusketa arkeologikoen kanpainan azaldutakoak erakutsiko dituzte. Historiaurreko lepoko bat azaldu da, besteak beste.
Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuko da, 10:00etan. Aparkaleku hau Otzaurtetik lau kilometrora dago. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez.
Arkeologoen eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, parte hartzaileek igarobidearen barrualdea eta haren bilakaera ezagutzeko aukera izango dute: historiaurretik hasi eta XX. mendera arte.
Igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzada gizateriaren ondare izendatu zituzten.
Ibilaldi gidatu honetan parte hartu nahi dutenek 943 80 21 87 zenbakira deitu behar dute edo
anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu behar du.