Argazki lehiaketa eta pelikula emanaldia Bele Gazten
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekuan urte amaierako egitarauari hasiera emango diote larunbat honetan. 17:00etan 6. argazki lehiaketa martxan jarriko dute eta Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute. Ondoren, txondorra nola pizten duten ikustera joango ...
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekuan urte amaierako egitarauari hasiera emango diote larunbat honetan. 17:00etan 6. argazki lehiaketa martxan jarriko dute eta Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute. Ondoren, txondorra nola pizten duten ikustera joango dira. Txondorra piztu ostean, Tasio pelikula ikusiko dute. Pelikula honetako protagonista ikazkin bat da.