Ezpata-dantzan emakumezkoak aurten nagusi
Tradizioak agintzen duen moduan, Andra Mari egunez ezpata dantza egin dute aurten ere Zumarragan. Antxiñako Ama txistulari taldeko kideak, Irrintzi dantza taldekoak eta Zumarragako udaleko ordezkariak Jasokundeko Andre Mariaren elizara joan ziren. Ber...
Tradizioak agintzen duen moduan, Andra Mari egunez ezpata dantza egin dute aurten ere Zumarragan. Antxiñako Ama txistulari taldeko kideak, Irrintzi dantza taldekoak eta Zumarragako udaleko ordezkariak Jasokundeko Andre Mariaren elizara joan ziren. Bertan meza eta ezpata-dantza egin ondoren, plazara itzuli eta ohorezko aurreskua egin zuten bertan. Aurten, neskak izan dira nagusi, gizonezko bakarra baitzegoen dantzarien artean.