Oscar sarietarako faborito nagusia, ostiralean Zelai Ariztin
ButaK 21 zineklub taldeak Three billboards outside Ebbing, Missouri (Tres anuncios en las afueras) pelikula emango du ostiral honetan, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia apirilaren 20rako iragarria zegoen, baina pelikularen arrakasta...
Gainera, asteburu osoan emango dute: ostiralean ingelesez gaztelerazko azpitituluekin eta larunbat, igande eta astelehenean gazteleraz. Larunbateko emanaldiak 19:30ean eta 22:30ean izango dira eta igandekoa eta astelehenekoa 19:30ean eta 22:00etan.
Pelikula hori Oscar sarietarako faborito nagusia da. Zazpi izendapen jaso ditu, pelikula onenari eta emakumezko aktore onenari (Frances McDormand) dagozkienak barne. Gainera, Urrezko Globoetan lau sari jaso ditu, BAFTA sarietarako bederatzi izendapen ditu eta Torontoko eta Donostiako zinemaldian ikusleen saria jaso zuen.
Protagonista desagertutako neska baten ama da. Poliziak ezer gutxi egiten duela ikusirik, herriko polizia buruaren aurkako hiru mezu jarriko ditu herriko sarreran. Poliziak bere aurkako gerra piztuko du eta horrek herria hankaz gora jarriko du.
Hurrengo emanaldiak
Hurrengo zineklub emanaldia otsailaren 23an izango da. El sacrificio de un ciervo sagrado pelikula emango dute. Martxoaren 9an La seduccion ikusteko aukera egongo da, martxoaren 23an The square, apirilaren 13an Anais, maiatzaren 18an 120 pulsaciones por minuto eta maiatzaren 25ean El insulto.