ButaK 21 zineklubak 'Alanis' pelikula emango du gaur
ZUMARRAGA // ButaK 21 zineklubak Alanis pelikula argentinarra emango du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Film hau iazko Donostiako Zinemaldian sari gehien jaso zituena da. Bi sari jaso zituen: zuzendari onenari dagokiona eta emakumezko...
ZUMARRAGA // ButaK 21 zineklubak Alanis pelikula argentinarra emango du gaur, 22:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Film hau iazko Donostiako Zinemaldian sari gehien jaso zituena da. Bi sari jaso zituen: zuzendari onenari dagokiona eta emakumezko aktore onenari dagokiona. Azken sari hau Sofia Galak irabazi zuen. Pelikula honetako protagonista prostituta izatea erabakitzen duen ama bat da.