Arantxa Urretabizkaia, Goierriko irakurleen topaketan
Bihar, 17:30ean, Goierriko irakurle taldeen bigarren topaketa egingo dute Antioko baselizan eta interpretazio zentroan. Ekitaldian Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrak parte hartuko du.Topaketa Urretxuko eta Zumarragako irakurle taldeak antolatu d...
Topaketa Urretxuko eta Zumarragako irakurle taldeak antolatu du. Helburua Goierriko irakurle taldeak elkartzea da. Beasain, Ordizia, Ataun, Gabiria, Itsaso, Idiazabal eta Urretxu-Zumarragako taldeek parte hartuko dute, beste hainbat herritako irakurle taldeetan aritzen diren zaleekin batera.
Lehen edizioa Beasainen egin zuten eta Joan Mari Irigoien gonbidatu zuten. Aurten, berriz, Arantxa Urretabizkaia gonbidatu dute.
Urretabizkaiaren bi liburu
Parte hartzaileek idazle handi honen bi liburu landuko dituzte: Bidean ikasia eta Zuri-beltzeko argazkiak. Bidean ikasia liburua Hondarribiko alardeari buruzkoa da: emakumeen parte hartzea lortzeko egin den lanari buruzkoa, hain zuzen ere. Zuri-beltzeko argazkiak liburuan Urretabizkaiak haurtzaroko oroitzapenak jaso ditu.
Liburu hauek irakurri ez dituztenek ere biharko saioan parte har dezakete. Ekitaldia Andoni Salamerok gidatuko du. Ez dira kantua eta dantza faltako. Gainera, Antioko baseliza bisitatuko dute eta mokadutxoa egingo dute. Datorren urteko topaketa Ordiziako irakurle taldeak antolatuko du.