Iñaki Azurmendik eta Xabier Zalduak Gipuzkoako aizkora txapelketa jokatuko dute gaur
GOIERRI // Gaur, 18:00etan, Goierriko bi aizkolari izango dira Mendaron, Gipuzkoako lehenengo mailako aizkolari txapelketan: Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Xabier Zaldua zumarragarra. Julen Alberdi, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Joseba Ot...
Gaur, 18:00etan, Goierriko bi aizkolari izango dira Mendaron, Gipuzkoako lehenengo mailako aizkolari txapelketan: Iñaki Azurmendi arriarandarra eta Xabier Zaldua zumarragarra. Julen Alberdi, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Joseba Otaegi izango dituzte aurkari. 10 enbor ebaki beharko dituzte: lau enbor 54 ontzakoak, beste lau 60 ontzakoak eta bi enbor 72 ontzakoak.