Zumarragako Argixao zentro gerontologikoa 10. urteurrena ospatzen ari da
Argixao zentro gerontologikoak 10 urte bete ditu eta aste honetan urteurrena ospatzen ari dira. Matiaren egoitza honek lau area ditu: geriatrikoa, eguneko zentroa, dibertsitate funtzionala dutenena eta soziosanitarioa. Ia 150 egoiliar daude.Astelehenea...
Astelehenean Argixaoko abesbatzaren emanaldia eta pintxo-potea egon ziren. Asteartean, berriz, domino lehiaketa jokatu zuten.
Asteazkenean, 10 urte hauetan osatutako ibilbidea gogoratu zuten. Horretarako, argazki emanaldia egin zuten. Arratsaldean, karaokea egon zen.
Atzo goizean bingo berezia jokatu zuten. Arratsaldean, berriz, patata tortila lehiaketa egon zen. Langileek, senitartekoek eta egoiliarrek parte hartu zuten.
Paella eta omenaldia
Azken ekitaldiak gaur izango dira. 11:00etan meza egongo da. 12:00etan, lorategian, paella prestatu eta dastatuko dute. Ekitaldi hau trikitilariek girotuko dute. Gainera, 100 urteak beteak dituzten egoiliarrak omenduko dituzte.
Bukatzeko, 16:30ean dantza lehiaketa eta Plagaro ahizpen emanaldia egongo dira.