Ostiralean hitzaldia dago Zumarragan
AEBetan 1951. urtean sortu zen Al-Anon elkartea; Gipuzkoan 1963an eta Beasainen 1982an. Gaur egun Gipuzkoan 15 talde daude, horietako lau Goierrin. Beasaingo bilerak, Urbi etxean (Nafarroa etorbidea, 1), larunbatetan izaten dira, 19:00etan; Legazpikoak...
AEBetan 1951. urtean sortu zen Al-Anon elkartea; Gipuzkoan 1963an eta Beasainen 1982an. Gaur egun Gipuzkoan 15 talde daude, horietako lau Goierrin. Beasaingo bilerak, Urbi etxean (Nafarroa etorbidea, 1), larunbatetan izaten dira, 19:00etan; Legazpikoak (Patrizio Etxeberria, 3) ostegunetan 18:00etan eta astelehenetan 17:00etan; eta Urretxukoak, kultur etxean, ostiraletan 18:30ean. Hilean behin, hileko lehenengo larunbatean, Donostian elkartzen dira 12:00etatik 14:00etara Amara kaleko 13. zenbakian. Elkartearekin harremanetan jarri nahi duenak 650 265 963 telefonora deitu behar du.
Taldeari buruzko zehaztapenak emango dituzte ostiralean, 18:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean Alkoholaren eragina familian hitzaldi irekiarekin. Alkoholiko Anomikoetako eta Al-Anoneko kide banak eta mediku espezialista batek hitz egingo dute.