Pilota txapelketa herrikoian ireki da izena emateko aukera
Kirolzalek Zumarragako 6. esku pilota txapelketa herrikoia antolatu du. Parte hartu nahi dutenek hilaren 17a baino lehen eman behar dute izena.Txapelketa honetan Urretxun edo Zumarragan bizi diren 16 urtetik gorako guztiek parte har dezakete, binaka. K...
Txapelketa honetan Urretxun edo Zumarragan bizi diren 16 urtetik gorako guztiek parte har dezakete, binaka. Kirolzale.eus webgunean edo kalean jarri dituzten karteletako QR-aren bitartez eman behar da izena. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu behar du.
Partidak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Txapelketa urtarrilean hasiko da eta finala apirilaren 17an jokatuko da. Partidak larunbat goizetan izango dira, final laurdenak arte. Finalerdiak eta finala asteazkenetan izango dira: Goñi txapelketako partiden aurretik.
Gonbita
Antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Batez ere, neskak. Bikoteak mistoak izan daitezke.