Eskualdeko jaien artean egutegian gorriz markatuta daudenetarikoak dira Ajangizeko sanasentsioak eta sanisidroak. Uda aurretik, lehenengotarikoak dira, eta, beraz, motorrak berotzen hasteko aukera ederra eskaintzen dute.
Errenteria ere Ajangiz dela aldarrikatuz, ohitura legez, Errenteriako zubitik herriko plazara
Saragiaren igoera eginez ekingo diete herriko jai nagusiei, eguaztenean. Biharamunean, Asentsio Eguna ospatu ostean, bariku gauean kontzertuen txanda izango da.
The Riff Truckers talde gernikarrak Over The Edge bere azken lana taularatuko du, aurkezpen biran etxean geldialdi berezia eginez, eta
Liher talde gipuzkoarra Tenpluak erre izeneko bere bigarren diskoa aurkeztera etorriko da. Hain zuzen, azken bi urteetako taldearen bilakaeraren eta zuzeneko esperientziaren emaitza da soinu berri hori.
Eliza antzezleku
2016ko jaien barruko Txakolin Egunean parodia antzeztu zuten; aurten, berriz, ‘Hozkailua’ antzezlana taularatuko dute.
Bestalde, maiatzaren 18an emanaldi garrantzitsua hartuko du Jaunaren Igokundearen elizak. Manex Fuchs zuzendariaren
Hozkailua antzezlana ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. “Bigarrenez ekarriko dugu antzerki bat elizara; gauza bitxia eta berezia da”, azaldu dute udal ordezkariek. Ander Lipus markina-xemeindarra eta Patricia Urrutia bilbotarra dira Karlos eta Maite obrako protagonistak. Unai Iturriaga bertsolari durangarraren testuagaz, eta Asier Ituarte eta Keu Agirretxea ondarrutarren musikagaz sortutako lana da.
Biharamunean, bazkari herrikoian elkartuko dira bertako zein inguruko bizilagunak. Sukalki Txapelketa aitzakiatzat hartuta, egun osoan jai giro ezin hobea izango dute ume, gazte zein nagusienek.
Kirola, jaiak borobiltzeko
Bi asteburutan nekatu arte gozatzeko hamaika ekitaldi izan ostean, beste urte batez, herriko mugetatik mendi ibilaldia eginda amaituko dituzte jaiak, maiatzeko azken domekan.
XI. Mugari Biran 20 kilometroko eta 11 kilometroko ibilaldiak izango dituzte aukeran herritarrek. Amaieran, hamaiketako ederra janez borobilduko dituzte herriko jai nagusiak.
EGITARAUA:
- MAIATZAK 6, DOMEKA
11:00. Ajangizko VI. Eskupilota Txapelketaren finalak.
- MAIATZAK 9, EGUAZTENA
21:00. Errenteriako zubitik saragi igoera.
Ondoren. Makailao jana.
- MAIATZAK 10, EGUENA
11:00. Meza.
20:00. Briska Txapelketa eta txokolatada.
- MAIATZAK 11, BARIKUA
22:30. Kontzertuak: Liher eta The Riff Truckers taldeak eta DJ LGZ.
- MAIATZAK 12, ZAPATUA
20:30. Mus txapelketa eta sardina jana.
- MAIATZAK 15, MARTITZENA
12:00. Meza eta hamaiketako herikoia.
- MAIATZAK 18, BARIKUA
20:30. Hozkailua antzerki saioa, Ajangizeko elizan.
- MAIATZAK 19, ZAPATUA
11:00. Sukalkiaren hasiera.
12:00. Artxube dantza taldearen emanaldia.
14:30. Sukalkiaren aurkezpena.
15:00. Bazkari herrikoia.
16:30. Umeen jolasak.
18:00. Girotzeko musika.
- MAIATZAK 27, DOMEKA
08:00. Ajangizko XI. Mugari Biraren izen ematea.
08:30. Ibilbide luzearen (20 km) irteera, udaletxe aurrean.
09:30. Ibilbide laburraren (11 km) irteera, udaletxe aurrean.