KAE 2 Ligako arraun taldeek zapatuan
Colindresen (Kantabria, Espainia) lehiatu zuten denboraldiko
azken jardunaldia.
Lapurdi izan zen onena, eta harentzat izan da aurtengo liga garaipena.
248 puntugaz irabazi du liga, eta San Juan sailkatu da bigarren 239 puntugaz. Hibaika hirugarrenak 223 puntugaz amaitu du denboraldia. Busturialdeko taldeei dagokionez,
Elantxobek 158 puntu bildu ditu, eta
Bermeo-Mundakak, berriz,
150 puntu.
Elantxobek ez zuen azken jardunaldia lehiatu. Hala, haren traineru
Artarrigaz lehiatu zuten estropada
Bermeo-Mundaka taldeko arraunlariek. Horiek
laugarren sailkatu ziren 20:43.44 denboragaz.
Bermeo-Mundaka taldea, zapatuan.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
20:02.34 denboran amaitu zuen estropada Lapurdi irabazleak, eta Hibaika (20:08.02) eta San Juan (20:20.74) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.