San Juan Degoiladu eguna da bihar, eta urtero egin modura, Bermeoko udalbatza Gaztelugatxeko San Juanera hurbilduko da. Bertan,
uhartexka Bermeorena dela zehazten duen agiria sinatuko dute.
Udalbatza iaz, San Juan Degoiladu egunean
Gaztelugatxera joan orduko, Bermeoko udalbatzak kalejira egingo du txistularien laguntzagaz.
10:00etan hasiko da kalejira
Goiko Plazatik.
Gaztelugatxeko San Juanen, gainera,
meza bereziak egongo dira bihar;
11:00etan eta
12:00etan, hain zuzen ere.