Kaira jausi den ume bat erreskatatu dute Bermeon
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez 21:00ak inguruan gertatu zen istripua. 11 urteko ume bat olatu hormako harrietara jausi zen. Suhiltzaileak eta Ertzaintza aritu ziren elkarlanean, umea harrietatik ateratzeko.
Gutxi gorabehera ordu eta erdiko lana behar izan zuten umea harrietatik ateratzeko; 22:30ak inguruan lortu zuten umea ateratzea. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, “umea ondo zegoela ematen zuen”. Hala ere, badaezpada Gernika-Lumoko ospitalera eroan zuten balorazioa egiteko.
(Argazkiak: Bomberos Bizkaia eta Sos Deiak)