Testuak
ekainaren 30era arte aurkeztu ahalko dira. Herritar guztiei zuzendutako ekimena da, eta herri mailako sorkuntza, berrikuntza, tradizioa, kultura eta jakituria bultzatzea eta zabaltzea da horren helburua, sortzaileei beraien lanak ezagutzera emateko aukera eskaintzeagaz batera.
Deialdiko oinarriak zehaztutakoaren arabera argitaratutako lanek gai hauek jorratu ahal dituzte: antropologia, folklorea, hizkuntza, historia, literatura, kultura, artea edo musika, besteak beste. Bermeoren inguruko kondairak, istorioak, gertaerak, kontakizunak, ipuinak edota efemerideak landu ahalko dira. Horiez gain, udalerriko kultura, hezkuntza edo gainontzeko arloetako sortzaileen lanak ere onartuko dira, iritzi artikuluak ez diren bitartean.
Testuak argitaratzeko irizpideen barruan,
lan originalak lehenetsiko direla adierazi dute, eta epaimahaiak ez ditu onartuko zentzu sexistarik, indarkeriarenik edo arrazakeriarenik edo nolabaiteko sentsibilitaterik urratu ahal dituzten lanak.
9.000 karaktere gehienez. Behin artikulua aurkeztuta, egileak ezin izango dio lana argitaratzeari uko egin, eta testuek izan ahal dituzten akats ortografiko, tipografiko edo gramatikalak udalaren Euskera Sailak zuzenduko ditu. Testu bakoitzak 9.000 karaktereko luzera izan beharko du, hutsuneak barne.
Parte hartzaile bakoitzak
bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez, paperean edota euskarri informatikoan (word bidez), eta artikuluak aurkezteko lekuak udalaren Kultura eta Hezkuntza Saila (Irakaskintza 14-16) eta Berhaz bulegoa (Ertzilla 6-8) izango dira; e-postaz ere bidali ahalko dira,
kultura@bermeo.eus helbidera idatziz. Lanek izenburua edukiko dute testuagaz batera, eta egileak honako datuak eskaini beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa eta e-posta.
Leku faltagatik aurkeztutako lan guztiak ezin badira argitaratu aurtengo jaien egitarauan, epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren argitaratuko diren lanak, irizpide hauen arabera: originaltasuna, berritasuna eta irakurleentzako interesa.
Euskerazko testuak. Egitarauan euskeraz idatzitako lanak lehenetsiko dira, eta jatorriz beste hizkuntza batean idatzitako lanen kasuan, epaimahaiak horrek itzultzea erabaki dezake.Ekimen honetan
16 urtetik gorako Bermeotarrek parte hartu ahalko dute, salbuespen batekin, bertso paper, ipuin, narrazio zein mota horretako gainontzeko lehiaketetan sariak irabazitako 16 urtetik beherakoek ere aurkezteko aukera izango dute eta.