Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maketeros 77-89 liburua aurkeztuko dute, etzi
Andoni Fernandez Azkarai liburuaren idazleak egingo du aurkezpena barikuan, 19:00etan, Bermeoko Udal Liburutegian, garai horretako Bermeoko eta Bizkaiko hainbat musikarirekin batera.
Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maketeros 77-89 liburuak, 1977tik 1989ra arteko Bizkaiko punkaren historia ulertzeko balio du. Liburuaren 400 orrialdeetan euskal musika panoramaren garai berezi baten hainbat testigantza biltzen dira: sasoi hartako musikariei egindako 60 elkarrizketa inguru aurki daitezke bertan.
Elkarrizketatuen artean, besteak beste, 091, Amonal, Audiencia Nacional, Corrupción, NPI, Nueva Religión, Skakeo, Komando Batikano, Zurrapak, Pleonakis Plekton, Sarraski, Stropicio, Niko MCD, Banko de esperma, Mierda Radioaktiva edota Deskonzierto bezalako talde eta musikariak daude. Hauen testigantzetan dibertsioa, heroina, kontzertuak, gaztetxeak, desfasea eta borrokak jasotzen dira.
Aurkezpenaren ostean, liburuari buruzko mahai-ingurua egingo da. Jarduera interesa duten herritarrei irekita egongo dela gogoratu du Bermeoko udal liburutegiak eta, hortaz, herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenera eta solasaldira.