Eako zenbait gunetan desfibriladoreak jarriko ditu udalak
Bihotz gelditze kasuetan herritarrek esku hartzeko aukera eskainiko du udalak, eta desfibriladoreak egoki erabiltzen ikasteko ikastaro bat emango dute.
Lauzpabost orduko ikastaroa izango dela jakitera eman dute, eta bertan parte hartzeko interesa duten herritarrek udaletxera (94-627 52 27) edo ondorengo telefono zenbakira deitu behar dute: 649 35 48 34.
Barikua (maiatzak 19) da ikastaroan izena emateko azken eguna. “Ikusten badugu jende askok interesa agertu duela, baliteke bi saio egitea”, zehaztu dute udaletik.
Hiru desfibriladore jarriko dituzte. Eskolondon egongo da bat, Bedaronako Herriko tabernaren arkupean beste bat, eta Natxituko Bolatokiaren kanpoaldean beste bat.