Urriaren 6an gauerdian amaituko da aurretiaz izena emateko epea. Biharamunean, urriaren 7an lehiatuko dute proba, eta
www.kirolprobak.com webgunean izena eman behar da. 150 parte hartzailetako muga dago.
Aldez aurretik izena ematen dutenek 15 euro ordaindu behar dituzte, probaren egunean, ostera, 20 euro ordaindu beharko dira.
Erreleboka. Txipiroi mendi duatloi taldeak bigarren urtez jarraian antolatu du proba, eta aurten
bikoteka erreleboka lehiatzeko aukera eman dute. Beste nobedadea mendi duatloiaren ordutegia da. Izan ere, iaz goizetik eguerdira bitartean lehiatu zuten, eta aurten
16:00etan hasiko da proba.
Parte hartzaileek hasteko,
7,2 kilometroko ibilbidea egingo dute arineketan, eta jarraian bizikletak hartu eta
14,5 kilometroko zirkuitua burutu beharko dute. Proba korrika amaituko dute;
1,5 kilometro egingo dituzte arineketan.
Eako II. Mendi Duatloia
Euskal Herriko VII. Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria da.
ALBISTE HONEKIN LOTUTA:
Alain Santamariak eta Zuriñe Frutosek irabazi dute Eako I. Mendi Duatloia