Iñaki Floresek eta
Alexander Ordeñanak osatu dute mutilen podiuma. Nesketan, berriz,
Esti Garcia eta
Laura Perez sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Mutilen podiuma.
Argazkia: Txipiroi/facebook.
Euskal Herriko VII. Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria izan da Eako II. Mendi Duatloia.
Nesken podiuma.
Argazkia: Txipiroi/facebook.
Aurten mendi duatloia erreleboka lehiatzeko aukera eman dute, eta
Mikel Goitia eta Jon Durana izan dira
azkarrenak erreleboka. 6 bikotek parte hartu dute erreleboka (bakarka 45 parte hartzaile egon dira). Aitor Olano eta Eñaut Gorroño sailkatu ziren Goitiaren eta Duranaren atzetik, eta Unai Arriola eta Antton Sanchez izan ziren hirugarrenak.
Mikel Goitia eta Jon Durana nagusitu ziren erreleboka.
Argazkia: Txipiroi/facebook
Bestalde, Eneko Gurrutxagak, Aitor Regillagak,
Aritz Mujikak, Imanol Oterminek, Juan Zubiak eta Gorka Lopezek osatutako Galarregi Galdaratz taldea izan da
taldekako txapelduna.
Taldekako txapeldunak.
Argazkia. Txipiroi/facebook.
Gurrutxagak ordu bete, 27 minutu eta 59 segundotan burutu zuen zapatuko proba. Isasik 01.28.07 markatu zuen helmugan, eta Ordeñana Isasirengandik 21 segundora sailkatu zen.
Frutosek bi ordu, hamabi minutu eta hamasei segundo behar izan zituen mendi duatloia amaitzeko. Garciari bi minutu baino gutxiagoko aldea atera zion (02.14.10). Perez Garciarengandik 42 segundora helmugaratu zen zapatu arratsaldean.
Eako frontoian hasi eta bukatu zuten proba. Parte hartzaileek lehenengo 7,2 kilometroko ibilbidea egin zuten arineketan. Gero, frontoian mendi bizikletak hartu, eta 14,5 kilometroko zirkuitua burutu zuten. Mendi Duatloia korrika amaitu zuten; 1,5 kilometroko ibilbidea egin zuten moilatik eta herrigunetik.