Josu Bergarak eta Pau Alabajosek kontzertua emango dute Ean, bihar
Kantari eatarrak herrialde katalanetako musikaria izango du lagun oraingoan ere. Biek, elkarrekin, Eako Eskolondo tabernan esakiniko dute emanaldia, 21:00etan hasita.
Kanta Txikien Indarra izenburuagaz kaleratu duen laneko piezak ekarriko ditu Bergarak sorterrira. Laugarren diskoa du eatarrak, eta hamar abesti berri eta berriak ez diren beste lau bildu ditu azken lan horretan. Zuzenean grabatu zuen, Bilboko Kafe Antzokian, eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan egongo da salgai, Taupaka Elkarteak duen erakusmahaian.
Pau Alabajos Valentziako (Herrialde Katalanak) musikariak sei disko ditu kalean. Azkenengoa Alex The Great Nashvilleko (Tenesee, AEB) estudioetan grabatu zuen, Brad Jones produktorearen laguntzagaz. Estudioan, baina zuzenean grabatu zuen azken lan hori. Zintzotasuna eta zorroztasuna dira Valentziako musikariaren markak, eta biharko Eskolondoko kontzertuan horiek erakutsiko ditu.