Bi astez itxita egongo da Donibane enparantzatik Goikobidera doan tartea, Ean
Eako herrigunean ibilgailuen joan-etorria baretzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanetan ari dira dagoeneko. Horregatik, maiatzaren 21etik ekainaren 4ra bitartean, Donibane enparantzatik Goikobidea 7ra dagoen bide zatia itxita egongo da.
Hori horrela, denbora tarte horretan ibilgailu astunak eta autobusak ezin izango direla herrigunetik pasatu, eta gainontzeko ibilgailuak parkinetik igoro beharko direla jakinarazi du Eako Udalak.
Herrigunetik pasatu ezin izango diren ibilgailuentzako bestelako aukerak jarriko direla esan du udalak, eta obrek bizilagunengan eragin ditzaketen arazoak direla eta, eragozpenak barkatzako eskatu du.
Egitasmoa. Egitasmoak Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urtean bidalitako aurreproiektua dauka oinarri. Errai bakarra egongo da, eta bazterbide eta semaforo bidez arautuko dituzte ibilgailuen joan-etorriak herriko sarreran.
Funtzionamenduaren eta beharrizanen arabera noiz egon beharko liratekeen martxan.
Bi zatitan burutuko da zirkulazioa baretzeko lana. Goikobideatik Donibane enparantzarainoko tarteko obrak uda aurretik bukatuta egotea aurreikusi dute; eta enparantzatik Bidebarrirainoko zatia, berriz, irailetik aurrera egingo dutela adierazi du udalak.