Gernika Jai Alai eskolako kideekin batera, besteak beste, Ereñoko, Markina-Xemeingo, Berriatuako, Mutrikuko Zumaiako edota Hondarribiako eskoletako umeak elkartuko dira Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.
Guztira
11 zesta eskoletako ikasle eta ordezkariek parte hartuko dute eskola gernikarrak antolatzen duen bigarren topaketan. “Iaz bi egunetan egin genuen topaketa, aurten, berriz egun bakarrean jokatuko dituzte partiduak. Gutxi gorabehera 50 umek parte hartuko dute”, azaldu dute Gernika Jai Alai Eskolako kideek.
Goizean eta arratsaldean jokatuko dituzte partiduak, eta eguerdian elkarrekin bazkalduko dute Basurde Rugby Tabernan. Hain zuzen,
benjamin, alebin, nesken eta ume kategorietako ikasleen partiduak izango dira.
10:00etan elkartuko dira eta 13:00ak arte ariko dira jokatzen. Bazkalostean, berriz, 15:00etan hasiko dira partiduak jokatzen, eta
20:00ak arte ariko dira. Amaieran, luntxa izango dute eta parte hartzaile guztiek medaila bana jasoko dute.
Gernika Jai Alai eskolako ordezkariek zehaztu dutenez, topaketaren helburua eskoletako umeak “elkartzea” eta egun pasa eginez “elkarrekin gozatzea” da.
II. TOPAKETAN PARTE HARTUKO DUTEN ESKOLAK:
- Gernika-Lumo
- Ereño
- Berriatua
- Markina-Xemein
- Mutriku
- Zumaia
- Donostia
- Hondarribia
- Gasteiz
- Noain
- Cabanillas