Jordi Lopez (Lizarte) eta Jorge Bueno (Cajar Rural-Seguros RGA) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, zapatuko lasterketan.
Ruizen eta Lopezen taldekide Iñigo Elosegik eskuratu zituen tarteko helmugako eta mendiko mailotak; laugarren helmugaratu zen. Hala, Taldekako saria Lizarte talde nafarrarentzat izan zen.
Ruiz eta Lopez batera helmugaratu ziren;
bi ordu, 44 minutu eta zortzi segundotan amaitu zuten proba. Lau segundora heldu ziren Bueno eta Elosegi.
Afizionatu edo amateur taldeetako
147 txirrindularik izena eman zuten, eta horietatik 89k amaitu zuten lasterketa.
105,4 kilometroko ibilbidean lehiatu zuten proba. Besteren artean, Muruetagane, Ibarrangeluko Laida eta Laga hondartzak, Ea, Ispaster eta Nabarniz zeharkatu zituzten. Atxoste eta Ispaster izan ziren tarteko helmugak, eta mendiko sailkapenerako puntuak Nabarnizko eta Natxituako mendateetan pilatu zituzten. Lasterketa errepidetik jarraitu zuten zaleen artean egon ziren, besteren artean, Pello Bilbao Astana taldeko txirrindularia eta Sky taldeko Beñat Intxausti edota Amets Txurruka, David Etxebarria eta Antton Luengo txirrindulari ohiak.
23 urtez azpikoen
Lehendakari Txapelketaren bosgarren proba izan da Ereñokoa.
Eulen-Jira Bira Cycling Grabriel lidergoari eusten dio.
Txapelketaren aurtengo egutegian hamazazpi lasterketa aurreikusi dituzte. Martxoaren 10ean Urretxun hasi zuten aurtengo txapelketa, eta ondoren, Laukizen, Bergaran eta Zornotzan lehiatu dituzte lasterketak. Arabako Durana herrian lehiatuko dute hurrengo proba, domekan [apirilak 22].
SAILKAPENA:
- Carlos Ruiz (Equipo Lizarte) 02:44.08
- Jordi Lopez (Equipo Lizarte) 02:44.08
- Jorge Bueno (Caja Rural-Seguros RGA) +4”
- Iñigo Elosegi (Equipo Lizarte) +4”
- Jokin Aranburu (Ampo Goierriko TB) +16”
- Nicolas Saenz (Equipo Lizarte) +16”
- Clement Lalba (Entente 64) +16”
- Ander Amonarriz (Ampo Goierriko TB) +16”
- Euken Gallego (Grupo Eulen) +16”
- Arturo Gravalos (Caja Rural-Seguros RGA) +16”