Hilaren 26an da proba, eta
hilaren 23a (eguena) da aurretik izena emateko azken eguna.
www.haitzbiribil.com webgunean izena eman behar da; federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, ostera, 15 euro.
Bestalde, egunean bertan izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte.
08:30etik aurrera izena eman ahalko da.
14 urtetik 18 urtera artekoek parte ahalko dute, gurasoen baimenagaz.
Iaz 25 kilometroko ibilbide bakarra prestatu zuten, aurten, ostera,
martxa luzea eta martxa laburra egiteko aukera egongo da. Ibilbide luzeena 33 kilometrokoa (1.300 metroko desnibel gehituagaz) izango da, eta laburrak, berriz, 20 kilometro izango ditu.
Partaide guztiak
09:30ean irtengo dira Foruatik.
Haitz Biribil Kultur Elkarteko kideek azaldu dutenez, ibilbidea iazko berdiña da, baina zati bat zortzi kilometro luzatu dute. Foruan irtenda, Lumora igoko dira, eta handik Errigoitira ailegatuko dira. Gero, Errigoititik Busturira joan, eta hasitako leku berean amaituko dute proba. Ibilbide gehiena mendi bideetatik egingo dute (%80), baina zenbait momentutan errepidetik pasatuko dira.
Edari eta janaridun
anoa postua Baldatika auzoan ipiniko dute, gutxi gorabehera 20. kilometroan. Halaber, amaieran hamaiketakoa jango dute, eta parte hartzaileen artean opariak banatuko dituzte.