Uda sasoiko jaiak ospatzen jarraitzen dute Busturialdeko bizilagunek; oraingoan, sankristobalak ospatzeko batuko dira asteburuan.
Auto apainduen erakusketa, iaz
Astelehena da San Kristobal santuaren eguna, hala ere, Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan barikuan hasiko dituzte ospakizunak.
Sankristobalak, jai handiak izaten dira Busturiko San Kristobal auzoan. Txupinagaz batera emango diote etzi hasiera lau eguneko jaiei. Musika, txapelketak, danborrada, dantzak…ez dira faltako aurtengo egitarauan. Santuaren eguneko auto apainduen erakusketak ere ez du hutsik egingo santuaren egunean bertan.
Barikuan hasi eta domekara bitartean, Gernika-Lumoko Agarre auzoan ere, sankristobalak ospatuko dituzte. Denetariko txapelketa motak, erromeriak, trikipoteoak, umeentzako jarduerak… edukiko dituzte aukeran bertaratutakoek.
Foruarrek ere domekan eta astelehenean ospatuko dituzte San Kristobal jaiak. Domekarako, ohiko untxi txapelketa antolatu dute, beste hainbaten artean. txapelketaren 39.urtea izango da aurtengoa.
Egitaraua herriz herri
Danborrada, Busturiko San Kristobal jaietan
Busturia (San Kristobal auzoan)
Barikua.
– 20:00. Txupinazoa eta txistorra jana, txosnetan.
– 20:00. Batukada, kalez kale.
– 22:00. Kontzertuak: Ozhen, Zezenaren Taldea, Cactus, Ilargi Beltza.
Zapatua.
– 17:00. Txirrindulari lasterketa.
– 20:00. Herri danborrada Tximeleta fanfarriarekin.
– 22:30. Kontzertuak: 4Villanis, Itziarren Semeak, DJ Elepunto.
Domeka.
– 12:30. Meza.
– 13:00. Pintxo txapelketa.
– 13:30. Kantu kantari kalez kale.
– 16:30. Umeentzako parkea.
– 20:30. Txokolatada.
Astelehena, San Kristobal Eguna.
– 12:00. Meza.
– 13:00. Irrintzi Alai Dantza Taldearen emanaldia.
– 14:00. Auto apainduen erakusketa.
– 20:00. Xaibor eta play back lehiaketa.
San Kristobal jaiak, Foruan
Forua
Domeka.
– 11:30. Untxi txapelketarako izena ematea, txosnan.
– 12:30. Meza.
– Ondoren, saragiaren ongi-etorria Urdaibai Dantza Taldeko gaztetxoekin.
– 14:00. Untxi txapelketarako kazolen aurkezpena eta sari banaketa.
– 17:00. Umeentzako jolasak (zezen mekanikoa, piraten puzgarria eta margolarien txokoa).
– 17:00. Txinbera lehiaketa.
Astelehena, San Kristobal Eguna.
– 12:00. Meza.
– Ondoren, salda eta bakailaoa.
Gernika-Lumo (Agarre auzoan)
Barikua.
– 18:30. Txupinazoa.
– 18:30. Ume eta nagusien arteko jolasak.
– 20:00. Dantzaldia Xaiborregaz.
Zapatua.
– 10:00. Diana.
– 11:00. XII. Tortilla txapelketa. (Baldintzak Etxepen).
– 11:00. Mus txapelketaren finala.
– 12:00. Eingo Kantan eta Dantzan taldearen eskutik trikipoteoa.
– 12:00-14:00. Umeen parkea, Ehunzango taldearen eskutik.
– 14:30. Tortilla txapelketaren sari banaketa.
– 17:00. Skate txapelketa.
– 17:00-20:00. Umeen parkea, Ehunzango taldearen eskutik.
– 18:00. Futbito partiduak pistetan (erakustaldia, talde federatuen partidak, gurasoak seme-alaben kontrako partiduak).
– 20:00. Sardinada, inguruko tabernetan.
– 21:00. Txokolatada.
– 21:00 Luhartz taldeagaz erromeria.
Domeka.
– 10:00. Diana.
– 11:00. XII. sukalki txapelketa, inguruko tabernetan.
– 12:00. Eingo Kantan eta Dantzan taldearen eskutik trikipoteoa.
– 12:00. Meza nagusia San Frantzisko parrokian.
– 12:45. Kopaua.
– 13:00. Euskal dantzak, Elai Alai dantza taldeagaz.
– 14:00. Sukalki txapelketako kazolak batu eta sukalki lehiaketaren sari banaketa San Kristobal plazan.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 18:00. Jokaldirekin erromeria.
– 22:30. Amaierako txupinazoa.