Goitisolok ordu bete, 37 minutu eta 12 segundotan amaitu zuen atzo 21,6 kilometroko proba, eta Perezek bi ordu, 24 minutu eta 20 segundo markatu zituen helmugan.
Urdaibai Koparen seigarren proba izan da Forukoa, eta 44 korrikalarik burutu zuten mendi lasterketa.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez,
Ekaitz Lejarzegi sailkatu zen bigarren (1:42:08), Goitisolorengandik 4 minutu eta 56 segundora.
Jon Aingeru Artetxe hirugarrena (1:44:36), aldiz, irabazlearengandik 7 minutu eta 24 segundora heldu zen helmugara.
Emakumezkoen podiuma
Oihane Oruek eta Haizea Aldanak osatu zuten. Oruek Perezek baino 3 minutu eta 28 segundo gehiago behar izan zituen lasterketa amaitzeko; 2:27:48 markatu zuten amaieran. Aldana Perezengandik 4 minutu eta 18 segundora sartu zen helmugan. Hain zuzen, 2:28:38 denboran burutu zuen proba Aldanak.
Korrikalariak mendi lasterketan.
Argazkia: Haitz Biribil.
Emaitzagaz pozik
Haitz Biribil elkarteko kideek balorazio positiboa egin dute. Azaldu dutenez, atzo bertan ehun pertsona baino gehiagok izena eman zuten: “Martxa ederto joan da. Eguraldia lagun izan dugu, eta emaitzagaz oso pozik gaude. Zirkuitoari norantza aldatzeak pozik utzi ditu parte hartzaileak; orain
gogortsoagoa baina politagoa dela esan digute”.
Mendi lasterketa, eta mendi martxa biak kontuan hartuta,
402 parte hartzaile batu ditu IX. Forutik Forura probak. Horietatik 128 pertsonak atzo bertan izena eman zuten.
Bestalde, datorren urtean probaren 10. urteurrena dela eta zerbait berezia prestatuko dutela aurreratu dute Haitz Biribil ekarteko kideek.
Argazkia: Haitz Biribil.