Zearreta kaleko argiteria publikoa lur azpian sartzeko lanetan ari da Gernika-Lumoko Udala
Gernika-Lumoko Udalak Zearreta kaleko argiteria publikoa lur azpian sartu gura du, eta horretarako lanean ari da. Jakitera eman duenez, udazkenerako bukatu nahi ditu lan horiek. Zearretan ez ezik, Santa Ana aparkalekuan ere gauza bera egiteko asmoa daukala azaldu du. Hain zuzen, tren geltokitik Santa Ana baselizarainoko bidean sartu nahi du argiteria publikoa.