Kategoria guztiak kontuan hartuta
583 pertsonak burutu zuten domekan Morgan egin zen proba, eta 20 kilometroko trailean
Oihane Perezek irabazi zuen. Gernikarrak
ordubete, 56 minutu eta 57 segundotan burutu zuen traila.
Trail Team Bizkaiako Lorena Guinaldo sailkatu zen bigarren, Perezengandik hiru minutu eta hamasei segundora. Egurre K3 taldeko Ainhoa Garnika helmugaratu zen hirugarren, bi ordu, bi minutu eta 54 segundoko denboragaz. Hamasei parte hartzaile izan zituen emakumeen 20 kilometroko trailak, eta Irantzu Onaindia gernikarrak seigarren postua lortu zuen bi ordu, hamalau minutu eta 39 segundotan.
Gizonezkoetan
trail luzeko garailea Mikel Monasterio Asteiza bermeotarra izan zen. Sondika kirol taldekoak
ordubete, 34 minutu eta bost segundotan bukatu zuen proba. Bi minutu eta hamabi segundotara amaitu zuen Iñigo Ariasek, eta berarengandik 34 segundotara egin zuen hirugarrenak. Diego Pascual Alcalde izan zen podiumeko hirugarren postua eskuratu zuena. 114 korrikalarik osatu zuten trail luzea, eta besteren artean, Busturialdeko Beñat Bonilla Andikoetxea hamaseigarren postuan helmugaratu zen; ordubete, 46 minutu eta 54 segundotan egin zuen.
Hamar kilometroko trailean, Ekaitz Kortazar Zenikaonaindia izan zen lehena 42 minutu eta 49 segundotan bukatuz proba. Roberto Garay Mier izan zen bigarrena, eta
Mikel Goitia Omaetxebarria gernikarra hirugarrena. Arrolape taldeko kideek ere parte hartu zuten domekan.
Javi Goitiak bigarren postua lortu zuen Morgan.
Bestalde,
Basati taldeko ordezkaritza egon zen mendi bizikleta proban.
Javi Goitiak bigarren bigarren bukatu zuen proba, Iñaki Carro Meabe irabazlearengandik zortzi segundora. Carrok ordubete, zazpi minutu eta hamar segundo behar izan zituen irabazteko; Goitiak berriz, ordubete, zazpi minutu eta hamar zortzi segundo. Garri_Bikes taldeko Unai Mateos sailkatu zen hirugarren postuan, Goitiarengandik 51 segundora. Basatiko Egoitz Egiarte Madarieta podiumetik hurbil sailkatu zen; ordubete, bederatzi minutu eta zortzi segundoko denboragaz seigarren postua eskuratu zuen.
Nesken proban
zazpi emakumek parte hartu zuten, horien artean Otoio Kirolak taldeko lauk. Proba honetan lehenengoa Zuriñe Frutos izan zen ordubete, 45 minutu eta hamar segundoko denboragaz. Bigarren Saioa Arriola Altuna izan zen, eta hirugarren Otoio kirolak taldeko Bakarne Oñederra Arando. Eatarrak bi ordu, hamazazpi minutu eta hemeretzi segundoko denbora egin zuen.