Zapatu arratsaldean jokatu zuten Lesakan (Nafarroa) Euskadiko 8X8 Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren finala, eta Murueta A seigarren sailkatu zen.
Kategoria horretako lehenengo (Bermeon jokatu zuten) eta bigarren (Artaxoan jokatu zuten) jardunaldietako emaitzak kontuan hartuta, talde hauek aritu ziren 600 kiloko txapela eskuratzeko lehian: Murueta A, Betigazte, Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak eta Sokarri.
Muruetakoak zapatuko Lesakako saioan.
Argazkia: Murueta Sokatira/Tug of War.
Bestalde, emakumezkoen taldeek 375 kiloko bigarren jardunaldia lehiatu zuten, eta Gaztedi taldeak lortu zituen puntu gehien. Ibarra eta Txantrea sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Aipatu taldeekaz batera, Goiherrik eta Berriozarrek parte hartu zuten, eta azken hori kanporatua izan zen.
560 kiloko saioa
600 kiloko txapelketa amaituta, gizonezkoen taldeek 560 kiloko txapelketaren saio bakarra jokatuko dute. Zapatu honetan, Laukizko pilotalekuan lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera.
Gaur gaurkoz, sei talde hauek baieztatu dute partaidetza: Murueta, Beti-Gazte, Berriozar, Gaztedi, Sokarri eta Txantrea.
560 kiloko saioagaz batera, emakumezkoen 375 kiloko azken jardunaldia jokatuko dute Laukizen.
600 kiloko finalaren sailkapena:
- Ibarra
- Beti-Gazte
- Sokarri
- Gaztedi
- Ñapurrak
- Murueta A