Beste hainbat herritan egin legez, Gernika-Lumoko eta?Nabarnizeko Gure Esku Dagok herrian ziregotzi direnak eta izandakoak bildu ditu.?Egindako lanagatik omenaldia jasotzeaz gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena egin dute herritarren ordezkari direnek eta izandakoek.
Merkatu plazan bildu ziren Gernika-Lumon, domeka eguerdian. 1979. urtetik gur egun arte Gernika-Lumoren zerbitzura egon ziren eta dauden zinegotzi eta alkateok herritar denak gonbidatu dituzte apirilaren 2an egingo den galdeketan parte hartzera. Euskal?Herria nazio bat delako; Euskal Herriaren etorkizuna heritarrok erabaki behar dutelako; eta demokrazioa, kolore, adin, pentsakera eta izakera desberdinetako heritarron adostasunarekin eraiki behar delako, erabakitzeko eskubidearen alde agertu ziren.
Nabarnizen ere
Nabarnizen ere, herria berriz ere udalerri bihurtu zenetik alkate eta zinegotzi izandakoak biltzeko ekitaldia egin zuten domekan. Gernikan legez, Nabarnizen ere apirilaren 2an egingo duten herri galdeketan parte hartzeko deia egin zuten agintari izandakoek.
Udal ordezkariek adierazpena irakurri ostean, aurreskua dantza egin eta talde argazkia atera zuten nabarniztarrek. Herria girotzeko, pintxoak jateko aukera izan zuten ekitaldian bildutakoek, eta trikitixak laagundu zuen plazan eta tabernetan giroa sortzen.